Munduko Arrozak kulturen arteko jaia da;  herrikoa, parte hartzailea, autogestionarioa.

Munduko arrozak deituriko jaiak kulturen arteko harremana bultzatu nahi du; pertsonen eta giza erakundeen artekoa: jar zaitez ba harremanean; saia zaitez zure ondoan dauden pertsonak eta taldeak ezagutzen; ez egon geldi zure mahaian.

 

 

munduko arrozak herriaren parte hartzean du oinarria. Antolaketa

eta programa zure esku daude. Egin kantu, egin dantza, aldarrikatu,

eskatu, jan, edan... dena zaizu zilegi. Bai, dena, indarkeria,

xenofobia, ekintza sexistak eta homofoboak ez ezik. Guztia giro

positiboan joan dadin luzatu eskua, eman laguntza. Ekimen ugariak

aurrera atera daitezen ere bai: hondarrak bildu, garbitu, zure alboan

dagoenak behar zaitu.

 

munduko arrozak jai eta festa autogestionarioa da. Ez du inolako

erakunde publiko edo pribatuko laguntzarik jasotzen, auto-eraketa

nahiago dugulako eta gu geure mezuak aldarrikatzeko aske izan

nahi dugulako. Mahaiak, aulkiak, propaganda eta zabalkundea,

ekimen guztiak aurrera ateratzeko beharrezkoa den azpiegitura...,

dena, Taldeetako Koordinadora eta gizarteko beste zenbait

kolektibo solidarioen laguntza boluntarioaren bidez finantzatzen da.

Eta zenbait materialeren salmenta bitartez. Lagun ezazu txartel,

bonu, pegatina, azulejo, txapa, amantal... eskuratuz. Horrela, festa

hau datozen urteetan ere era dezagun sustatu eta bultzatuko duzu.

 

munduko arrozak festa da, baina baita errebindikatzea ere bada.

Gure kaleak okupatu eta berreskuratu nahi ditugu; gure auzoek

instituzioengandik jasaten duten utzikeria eta bazterketa salatu;

jatorri ezberdineko pertsonen arteko harremana eta bizikidetza

defendatu eta bultza. Zaitez ba, errebindikazio hauen bozgorailu

ere: hartu parte eguerdiko kalejiran.