Gure auzoetan kulturen ugaritasuna eguneroko bizitzaren parte da. Harro gaude horregatik. Hori dela eta, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala-ko Taldeen Koordinadorak,“Bizilagunak”, “Aldameneko Familia” deituriko ekimenean parte hartzera dei egiten dizugu. Zer den hori? Alboko familia euskaldunarekin edo beste kulturakoarekin bat egin, bildu, elkar ezagutu, otordu baten inguruan eta adiskidetasunean.

Bilera bakoitzean badago bertako familia bat, etorkin familia bat eta bultzatzaile edo dinamizatzaile bat. Bultzatzailearen lana hau da: otordua prestatzen lagundu parte hartzen duen familia batengan. Nola hartu dezakezu parte?: bertako familia bezala, familia baten hartzaile bezala, gonbidatu bezala. Bat eginda ospatuko duzue kulturaren diferentzia. Dei honek data hau du:

 Azaroak 23, igandea, arratsaldeko 14:00tan (Izena emateko azken data: azaroak 12)  Parte hartzeko bete eta bidali artxibo itsatsian dagoen orria: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Bilbo Zaharra, San  Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea