Datorren martxoaren 28an, larunbatean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, Basauriko Kulturarteko Mahaia osatzen duten elkarteek (Cáritas, Colombia-Euskadi, Euskalmon, Imdoukal, Emakumeak Aniztasunean eta Sapali) proposatuta, eta Immigrazio Atalaren laguntzarekin. Udalbatzak martxoaren 21erako adierazpen instituzionala onetsi eta gero, eta Basauriko Kulturarteko Mahaia eratzen duten elkarteekin batera, aurtengoan egitarau hau prestatu dugu:


• Talde-murala: ikusgarri egiteko Basaurik elkarbizitzaren, pluraltasunaren eta aniztasunaren aldeko apustua egin duela.
Murala egiten nahi duen oro ongi etorria izango da: elkarteei laguntza eman ahali zango diezue, eta jai-giroan murgildu.
• Kalejira: arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako afrikar perkusioa eta batukada herrian zehar, murala amaitzen egongo garen tokiraino.
• Kaay-Fetch kulturarteko jaialdia. Bertoko eta Afrikako musikarekin gozatuko duzue: perkusiozko musika-tresnak, jantzi eta dantza erakustaldia...